XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zugaitzak nabari ziran leiotik kanpora.
Bai nabarmena itxasoaren aurrean zugaitz aien beltztasuna!.
Gelaren zoko batean sedazko kapel bat, kopazko kapela zegoen; norbait buruan jota, kolpez ara jaurtia izan zala zirudian.
Baita ere, ba-zirudian kapel arek, oraindik zilipurdika ta jiraka zebillela!.
Beste baztar batean berriz... Mister Todhounter bera!, patatazakua bezala jaurtia, eta bultzietako (trenetako) pardelen antzera lotu-lotu egiña.
Korapilloz beteta ko sei edo zazpi lokarri ba-zeuzkan bere soñean, eta zapi batek estutzen zion agoa.
Bizirik zegoan oraindik! Begiak beintzat irikiak zeuzkan, eta gora-ta-bera ta biraka zebilzkian, zerbait adierazi nai ba`zuan bezala.
Gelaren sarreran bertan gelditu zan oldozkor Hood doktore aundia, aurrean zekusan mirarizko gertakizun au argitu naian.
Berealaxe, arin-arin aurrera jo zuan.
Artu zuan eskuetan
Bizkarretaraiño jetxi zitzaion mutillari kapela!, izugarri aundia bait zan!.
- Au, Mister Kopa`ren kapela da - erabaki zuan zalantza txikienarik gabe doktore jakintsuak.
Ateruntz etorri zan ori esan-da, kapela eskuan zuala.
Atera zituan sakeletik betaurrekoak...... eta astiro astiro, kapela aren ikerketa egiten asi zan.
- Mister Kopa`ren kapela emen dago - jarraitu zuan esanaz.
- Mister Kopa, berriz, ez dago emen.
- Mirarizko gauza, jaun-andreak, Mister Kopa ez bait da axolakabe bat.
Bere jazkeran batez ere! begira egiozue kapel oni eta aztertu ezazute nerekin: Kapel au egitura ederrekoa da, eta oso maiz izan da eskuillatua (zepillatua).
Zarxamarra dago, eta txoko batzutan pixka bat margoz aldatuxea-edo agiri da, baiña ederki eta arretaz zaindua izan da beti.
Gauza bat erakusten digute argi xeetasun auek danak: Gizon adintsua, urteetan aski sartua dala Mister Kopa, eta oso-oso txukuna.
Orrelako Jaun eraspentsu eta txukun bat ez zan sekulan kapela emen utzita kalera burutsik irtengo.
- Baiña, jauna, Jainkoaren izenean - oles egin zuan zotinka neskatillak.
- Marmariketa oiek danak utzita, zergaitik ez duzu lenbait-len mutil gizagaixo ori askatzen?.
Aurrera